Loinaz futbol zelaian 3-2 nagusitu ziren goierritarrak Leintz Arizmendiren kontrako norgehiagokan
Javi Urola
Euskal ligako taldeak emaitza onen boladarekin jarraitzen du. Asteburuan beste hiru puntu lortu zituen Goierri Gorrik etxean 3-2 Leintz Arizmendiri garaituta. Lehen itzuliko partidan kolpe gogorra jaso zuten gorriek eta beste itxura bat eman nahi zuten etxean zaleen aurrean.
Partida hasi eta berehala aurreratu ziren etxekoak Ainhoa Intxaustiren golaren bitartez eta gol gosez zenez etxeko taldea, 18. minutuan Mara Munduatek 2-0ekoa ere egin zuen. Arizmendik aldeak murriztu zituen ordea aldageletara joan aurretik, 2-1.
Bigarren zatiak markagailua bere horretan geldituko zela zirudienean, 81. minutuan Irati Acostak 3-1ekoa egin zuen gorrientzat. Berehala etorri zen erreakzioa, lau minutura berriro gol bakarrera etorri zirelako aurkariak, 3-2. Baina gehiagorako denborarik ez zuten izan eta hiru puntuekin gelditu zen Goierri Gorri.
Asteburuko garaipenarekin azken hiru partidetan 7 puntu pilatuta dira goierritarrak, sailkapenaren seigarren postuan 35 punturekin. Datorren larunbatean, Derioren aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00ean.
Javi Urola