Eneko Araiztegi ere Erniarraitz txapelketako finalean izango da
Aratz Igartzabal gabiriarrak lortu zuen puntu gehien, eta Araiztegirekin batera arituko da Azpeitiako finalean. Hirugarren kanporaketa martxoaren 4an egingo dute, Zestoako kultur aretoan. Hiru saioetako irabazleekin batera, puntu gehien jasotako beste hiru bertsolari sailkatuko dira finalera.
Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, IX. Erniarraitz Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, Errezilen. Bertan, Eneko Araiztegi segurarra izan da irabazlea, 229,5 puntu batuta, eta zuzenean sailkatu da martxoaren 16an Azpeitian jokatuko den finalerako.
Sei bertsolari aritu dira kantuan Errezilen. Araiztegiren ondotik, Jon Gurrutxaga (225,5 puntu), Maider Arregi (225 puntu), Eli Pagola (215, 5 puntu), Eñaut Martikorena (213,5 puntu) eta Malen Amenabar (212,5 puntu).
Erniarraitz txapelketako hiru kanporaketetan 18 bertsolari ari dira parte hartzen. Aurreneko saioan,