Goierritarrak nagusi Gipuzkoako binakako bola txapelketan
Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketa jokatu dute asteburuan Añorgan. Goierritarrek emaitza onak lortu dituzte bertan, emakumezko nahiz gizonezkoetan aurreneko postuak lortuta.
Emakumezkoetan, Naiara Peñagarikano gabiriarrak eta Rosa Santos hernaniarrak osatutako bikotea izan zen nagusi. Bigarren, Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makatzaga zeraindarrak gelditu ziren.
Gizonezkoetan berriz, Juan Mari Iñurritegi eta Pedro Agirre legazpiarrek jantzi dute txapela. Bigarren, Jokin Izagirre eta Martzelino Agirre segurarrak izan dira.