Goierri Trail Kopako bigarren proba puntuagarria jokatu dute asteburuan, Urretxu-Zumarragako UZ Trail proba. Sprint kategorian, Ainhoa Matxinandiarena eta Mikel Zabalegi dira sailkapeneko liderrak, Garingo eta UZko proba motza kontuan hartuta. Trail distantziari dagokionean, Urretxu-Zumarragakoa izan da lehen proba puntuagarria, eta horrenbestez, asteburuan goierritarren artean azkarrenak izan diren Laida Elizegi eta Martin Diez jarri dira lidertzan.
Goierri Trail Kopa erabakitzeko ordea, beste lau proba falta dira oraindik: Arriaran, Gabiria, Segura-Zerain eta Idiazabalgoak, hain zuzen ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.