Laburbirak euskarazko 8 film labur dakartza Areriara
Laburbira egitasmoaren aurtengo lehen emanaldia da. Saioa 21:15ean hasiko da, Areria antzokian. Sarrerak 2 euroan jarriko dituzte salgai.
Aurtengo zortzi fimak Gai anitzak lantzen dituzte Labubirako filmek. Normalean zine komertzialetik at dauden estiloak jorratzen dituzte lan hauek, Euskal Herrian eremu hori idartzeko asmoz. Lehenengo proiektatuko den laburra Koldo Carranza donostiarraren Ilunpetan da. Drama erromantiko bat da, non protagonistak neska batengan pentsatzen duen, eta bere sentimena erabaki beharko duen. Night shift izango da ikusiko den bigarren laburra, Izaskun Arandiarena. Labur horretako protagonista gauez aritzen den garbitzailea da, eta inoiz izan gabeko gela batera sartzen da, aktore baren kamerinora. Hirugarren lana, Amaia Otaolak eta Oihane Zunzunegik eskainiko duten Higadurak izango da, laburmetrai esperimental bezala deskribatu dutena. Ondoren Ejecutor emango da, Javi Arriagak zuzendua. 1999az geroztik dabil ikus-entzunezkoen munduan Arrriaga, eta bere azken lana aurkeztuko du. Jarraian bi talderen lanak datoz. Lehenik eta behin UDA films-ek ekoitzi duen Tazan, eta ondoren Atxur taldeak eginiko Areka. Oier Fuentes arrasatearrak hartuko du lekukoa gero. Kreba izeneko laburrak zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen die ikusleei. Azkenik Zulo laburra izango da pantailan, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañagaren eskutik.