Lazkaoko San Prudentzioko eraikin batek su hartu du, ermita parean aurkitzen denak hain zuzen ere. Lazkaoko udaleko iturrien arabera, galderak eragindakoa izan da sutea eta zorionez ez da zauriturik izan. Kalte gehien eraikinaren goiko pisuan izan direla ere adierazi dute. Ordubiak aldera piztu da sua, baina suhiltzaileak lanean jarri dira eta berehala lortu dute sutea kontrolpean izatea eta itzaltzea.