Brasatan egindako itsas zapoa
(2 pertsonentzat)
Itsas zapo bat (1.300gr inguru) Txirlak Otarrainxkak Baratxuriak Olioa Piper mina Perrexila PrestaketaIkatza piztu eta brasa ondo ...
Osagaiak
(2 pertsonentzat)
- Itsas zapo bat (1.300gr inguru)
- Txirlak
- Otarrainxkak
- Baratxuriak
- Olioa
- Piper mina
- Perrexila
Prestaketa
Ikatza piztu eta brasa ondo berotu. Lehenik bero handiarekin arraina alde batetik markatu, buelta eman eta parrila pixka bat igo. 15-20 minutu inguru behar ditu egiten.
Zartaginean olio pixka batekin baratxuriak, txirlak eta zuritutako otarrainxkak egin.
Aurkezpena
Bandeja bero batean arraina jarri eta gainetik perrexila, ozpina eta olio frijitua bota. Saltsa berriro zartaginera isuri eta sutan ligatu ondoren arrainari gainetik bota.
Betiko sukaldaritza Gabirian
Badira zazpi hilabete Juan Carlos Korta ezkiotarrak Gabiriako Ostatu berritua hartu zuenetik. Gabiriako plazan bertan dago ostatua; taberna zabala eta 60 bat lagunentzako prestatutako jangela goxoa aurkituko ditu bertaratzen denak.
Mahaian eseritakoan, berriz, betiko sukaldaritza dastatzeko aukera eskaintzen dute Kortak eta bere lan-taldeak. Brasatan egindako arrainak eta haragiak, zaharrarenak zein gaztearenak, dira bertako izarrak, batez ere itsas zapoa eta txuleta. Plantxan prestatutako txipiroiek ere oso harrera ona izaten dute.
Eguneroko menua 11 euroan eskaintzen dute, eta asteburuko menuak ere badituzte. Astelehena dute atseden eguna.