Azken urteetako negurik luze eta gogorrenetakoa izaten ari da aurtengoa. Atzo tenperaturek beherakada handia izan zuten, eta -6,9º artekoak jaso zituzten Goierriko meteorologia neurgailuetan. Gaurko berriz, elurra iragarri zuten 100 metrotik behera. Eta hala egin du. Aspaldian ez bezala zuritu ditu Goierriko herrietako kaleak. Errepideak ere elurrez estalita esnatu dira goizean, eta garbitzeko makinak lanean ari dira.
Errepideetan ere eragina izaten ari da elurra goiz-goizetik. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Neguko Bide-Zaintza Plana aktibatu du berriz ere. Errepide sare nagusiari dagokionean, N-1a itxita dago Etzegaraten, bi noranzkoetan. Lurraldebusek bertan behera utzi du zerbitzua Goierriko linea guztietan. Trenak ere, atzerapenarekin dabiltza.
Goierrin 200 metrotik behera zuritu duen laugarren elurtea da gaurkoa. Goizekoa izango da okerrena, ordea. Arratsalde parterako, elur kotak gora egingo du, 1.200 metroraino, tenperaturak igo egingo baitira. Hortik aurrerako prezipitazio guztia euri moduan botako du. Termometroak 6 gradura arte iritsiko dira. Biharko ordea, 13 graduko maxima iragarri dute.
Beasainen, Institutua eta Loinazpe ikastetxeak itxita daude eta 06:00etatik martxan jarri ditu udalak bere baliabide guztiak.Irisgarritasuna bermatze aldera, garbiketa zerbitzukoak lehentasuna jarri dute ikastetxe, haurtzaindegi, eguneko bi zentroak, osasun etxea eta udaletxera iristeko bideak garbitzen.
Giza baliabideei dagokionez, 19 langile daude eginkizun horietan lehen ordutik eta ibilgailuei dagokionez gatza banatzen eta espaloiak garbitzen bi ibilgailu dabiltza herrian. Sei langile lanpostura iritsi ezinda geratu dira hala eta guztiz ere.
-
-
Urretxu-Zumarraga
-
-
Urretxu-Zumarraga
-
-
Urretxu-Zumarraga
-
-
Urretxu-Zumarraga
-
-
Beasain
-
-
Beasain
-
-
Zaldibia
-
-
Zaldibia
-
-
Lazkao
-
-
Lazkao
-
-
Idiazabal
-
-
Idiazabal