Patinak modan daude
Urretxuko Ederrena pilotalekuko zorua irristaketa pista bihurtzen da larunbat goizetan. Dozena pare bat haur patinatzen ikasten ari dira udalak antolatutako ikastaro batean. ...
Urretxuko Ederrena pilotalekuko zorua irristaketa pista bihurtzen da larunbat goizetan. Dozena pare bat haur patinatzen ikasten ari dira udalak antolatutako ikastaro batean. Patinekin ibiltzen umetan ikastea hobea dela dio irakasleak.
Patinak hanketan, kaskoa buruan eta era guztietako babesgarriak belaunetan, eskumuturretan eta ukondoetan. Dozena pare bat haur dira, eta bi taldetan banatuta, patinatzen ikastera joaten dira larunbat goizetan horrelako itxurarekin, Urretxuko Ederrena pilotalekuan herriko udalak antolatutako ikastaroetara. Zerki Kirol Zerbitzu enpresako Iker?Mujika ari da irakasle lanak egiten, bera ere patinen gainean jarrita.
Patinatzea beti modan dagoen jolas jarduera da, eta patinak oso opari estimatuak dira, batez ere haurren artean. Kirola ere bada, eta bere praktikak eskatzen dituen mugimenduek eta ariketek oreka garatzen eta gorputzaren armonia mantentzen laguntzen dute.
Patinetan ikastea
Baina patinen gainean ibiltzea ikasi egin behar den zerbait da, ez delako berezkoa. Horretarako antolatzen dituzte ikasta-roak Urretxun azken urteotan eta aurten izena haurrek besterik eman ez badute ere, besteetan helduak ere izaten dira.
Iker Mujika irakasleak berak ere heldutan ikasi zuen patinekin ibiltzen, eta umetan ikastea hobe dela dio, haurrak askoz ere bizkorragoak eta malguagoak direlako, baita ausarta-goak ere gehienak. Hala ere, erorketak izaten dira adin guztietan, eta ausart txiki horiei erortzen erakutsi egin behar zaie, min har ez dezaten:?«Erortzen… eta zutitzen, beldurra kentzen azken finean», azaldu du Mujikak.
Horixe da Urretxuko ikastaroetan erakusten dutena, eta horretarako jolasaz eta jokoaz baliatzen dira:?sokak, baloiak, konoak… Segurtasuna eta konfiantza hartzen dute haurrek, frenatzen ikasten dute, abiaduraz gozatzen, taldean patinatzen… Gustura ibiltzen dira.