Erakusketaren irekiera ekitaldia egingo dute Legazpiko Kultur Etxean, bilduma apirilaren 6ra arte ikusgai egongo da
Haztegi ikastola, lehenengo Kimu-Berri izenarekin, sortu zela 50 urte betetzen dira abian den ikasturtean. Haztegi ikastolan buru-belarri ari dira urteurrenaren ospakizunen antolaketan. Bihar, 17:30ean, argazki erakusketaren irekiera ekitaldia egingo dute kultur etxeko areto nagusian.
Argazkien bitartez ikastolaren historia islatu nahi dute. Diotenez, «50 urte hauetan guztietan asko dira burututako lanak nahiz gertatutakoak eta horien zatiak bildu nahi izan ditugu». Orain arte egindako guztia «elkarlanean» egindakoa dela ere nabarmendu dute. Esan dute erakusketa «denboran atzera joateko aukera paregabea» dela, oroitzapenak berreskuratzeko parada». Erakusketa ikusgai egongo gaurtik hasita eta apirilaren 6ra arte. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak salbu, egunero zabalik egongo da 17:30etik 20:30era kultur etxean.