‘Errementari’ filmaren estreinaldia Goierriko bi zinema aretotan
Ordiziako Herri Antzokian eta Zumarragako Zelai Ariztin Errementari euskarazko filma ikusteko aukera izango da larunbatetik astelehenera bitartean. Paul Urkijo zinegile arabar gazteak Patxi Errementariaren ipuina oinarri hartuta zuzendu duen beldurrezko filma da, eta euskal aktore ezagunak elkartu ditu proiektuan; Kandido Uranga –irudian–, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Joxean Bengoetxea eta Eneko Sagardoi tarteko.
Ordizia. Herri Antzokia. · Larunbata ……….. 19:30 eta 22:15. · Igandea …………… 19:30 eta 22:15. · Astelehena ………. 19:30. Zumarraga. Zelai Arizti aretoa. · Larunbata ……….. 22:30 · Igandea …………… 19:30 eta 22:00 · Astelehena ………. 19:30 eta 22:00