Urretxuko Udalak Gizarte Zerbitzuen gida banatuko du etxe guztietan
Urretxuko Udalak Gizarte Zerbitzuen gida bat argitaratu du eta herriko etxe guztietan, ikastetxeetan eta osasun zentroetan banatuko du. Helburua herritarrek Gizarte Zerbitzuetako eskaintzaren berri ematea da. Gida urretxu.eus webgunean ere
Urretxuko Udalak Gizarte Zerbitzuen gida bat argitaratu du eta herriko etxe guztietan, ikastetxeetan eta osasun zentroetan banatuko du. Helburua herritarrek Gizarte Zerbitzuetako eskaintzaren berri ematea da. Gida urretxu.eus webgunean ere eskuragarri egongo da.
Gida euskaraz eta gazteleraz argitaratu dute. Gizarte Zerbitzuetako bulegoarekin harremanetan nola jarri eta bertan zer eskaintzen duten azaltzen du. Hirugarren atalean diru-laguntzak aipatzen dira. Gainontzeko ataletan zerbitzua nori zuzentzen zaion aipatzen da: mendekotasuna dutenak, ezgaitasuna dutenak, familiak, haurrak eta gazteak, genero indarkeria jasan dutenak, etorkinak eta herriko elkarteak.
Jon Luqui alkateak eta Natividad Nieves zinegotziak prentsaurrekoa eman zuten atzo gida hau aurkezteko. Gida PSE-EEren ekimenez eta alderdi guztien babesarekin egin dela aipatu zuten. Aurten, Urretxuko Gizarte Zerbitzuek 1.285.000 euroko aurrekontua dute: aurrekontu osoaren %15.