Bihar, 11:00etan, denboraldiko Beasaingo lehenengo txirrindulari lasterketa jokatuko da, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta; kadeteen mailako Usurbe Proba, hain zuzen ere. 100 txirrindulari inguru irtengo dira Nafarroa Etorbideko irteera puntut...
Loinatz Txirrindulari Elkarteko kadete mailako taldea.
Bihar, 11:00etan, denboraldiko Beasaingo lehenengo txirrindulari lasterketa jokatuko da, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta; kadeteen mailako Usurbe Proba, hain zuzen ere. 100 txirrindulari inguru irtengo dira Nafarroa Etorbideko irteera puntutik eta Goierriko errepi-deetan 50 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek helmugara iristeko. Tartean, Olaberria igo behako dute, lasterketa bukatu baino 6 kilometro lehenago.
Loinatz Txirrindu elkarteko kadete taldeak parte hartuko du eta bertan izango dira Telmo Belamendia, Gaizka Aranburu, Joseba Gorostegi, Adur Barandiaran, Aratz Guridi, Julen Tejeira eta Enekoitz Azparren txirrindulari goierritarrak.