Goierriko XXI. Krossa egin dute Zumarragako Argixao futbol zelaian
Goierriko XXI. Krossa ospatu dute gaur Zumarragan, Argixao futbol zelaian. 11etan hasita, 2004tik 2009ra jaiotako gaztetxoek egin dute lasterka. Goierri Garaiak antolatzen du eskolarteko krossa, eta jende ugari gerturatu da
Goierriko XXI. Krossa ospatu dute gaur Zumarragan, Argixao futbol zelaian. 11etan hasita, 2004tik 2009ra jaiotako gaztetxoek egin dute lasterka. Goierri Garaiak antolatzen du eskolarteko krossa, eta jende ugari gerturatu da aurten ere. 11etan hasi da eskolarteko krossa, alebin neskek lasterketarekin. Atzetik, alebin mutilek parte hartu dute. Ondoren, infantilak izan dira lasterka eta bukatzeko, benjaminek hartu dute parte.
Zumarragako Udaleko, Urretxuko Udaleko eta Legazpiko Udaleko ordezkari banak banatu dituzte sariak. Alebin nesketan Jone Sodupe izan da lehena, eta mutiletan berriz, Mikel Aramendi gailendu da. Infantiletan aldiz, Naroa Iturrioz eta Josu Korta izan dira garaile. Benjaminetan berriz, Nagore Parra eta Ander Amado izan dira lehenak helmugara iristen.





















