Zaldibiako elkarretaratzeko irudia, gaur eguerdian.
Zaldibian ordu erdiko kontzentrazioa egin dute plazan Martxoaren 8ko greba deialdiarekin bat eginez. Herritarrez gain, udal ordezkari eta langileak, Lardizabal herri eskolak emakumezko irakasleak –lau orduko geldialdia egiten ari dira 11:00etatik 15:00etara–, eskolako jangelako langileak –gaur ez da zerbitzurik izan– merkatari eta tabernari zenbait eta haur ugari elkartu dira. Adierazpen bat irakurriz amaitu dute elkarretaratzea.
Arratsaldean, 16:00etan, haurrentzat merienda eta eskulanak izango dira gaueko afarirako dekorazioa prestatzeko. 18:30ean, pintxo-poteoa egingo dute musikaz eta bertsoz lagunduta. Alaitz Sarasolak egindako bertsoak abestuko dituzte denen artean, Aloña Jauregik gitarrarekin lagunduta. 20:00etan kontzentrazioa egingo dute E
makumeak planto! lemapean, eta 20:30ean elkartuko dira Zubi-Buru elkartean afaria egiteko.