Legorretan ordu laurdenetako elkarretaratzea egin dute gaur goizean.
Beasain eta Ordizia lotu dituen mobilizazioan parte hartu aurretik, Legorretan ordu laurdeneko (11:00-11:15) elkarretaratzea egin dute plazan
Emakumeak planto! goiburupean. Udal ordezkari eta langileak, komertzioetako langileak (ordu laurdeneko etena egin dute), herri eskolakoak eta hainbat herritarrek egin dute greba feministaren deialdiarekin. Udaleko emakumezko langileek planto egin dute gaur, Ugaro eskola arratsaldean itxita egongo da eta jangela zerbitzurik ez da izango.