Enrique Barrenetxeak irabazi du Goierriko Rallyesprinta
Atzo euskal automobilismo denboraldiko bigarren proba jokatu zen, V. Goierriko Rallyesprinta, Gaintza, Zaldibia eta Lazkaon barrena. Enrique Barrenetxea eta Anartz Onandia nagusitu ziren, Mitsubishi EVO IX batekin. Bigarren postuan Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola sailkatu ziren (BMW M3) eta hirugarrenean Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza (BMW M3).
Lehen itzulian Xabi Garmendia eta Josu Alonsok (Renault Clio) istripua eduki zuten eta lasterketa denbora luzez geldirik egon zen.
Rallysprintak helburu solidarioa izan du aurten ere, eta bigarren urtez Aspanogi elkarteari emango dio diru-etekin osoa Ikullu Racing talde antolatzaileak.