Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak eta Bake Bideako Anaiz Funosak hitz egingo dute.
Maite Pedrosa eta Mikel Azurmendi.
Mikel Azurmendi arriarandarrak eta bere bikoteak, Maite Pedrosak, 20 urte daramate kartzelan eta
Zuen zain lelopean ekitaldi sorta antolatu dute Arriaranen. Gaur da lehenengo ekitaldia Intxaurpe elkartean, 19:00etan:
Armagabetzea eta presoak gaia izango dute hizpide Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariak eta Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak.
Ekitaldirik gehienak larunbatean izango dira. 12:00etan, bertso eta herri kirolaren erronka izango da. Arriaran taldean Aitor Sarriegi ariko da bertsotan, aizkoran Iñaki Azurmendi eta Joxe Aierbe, harri jasotzen Aitor Urdangarin eta txingatan Marixabel Urdangarin. Beasain taldean, berriz, bertsotan Iker Zubeldia, aizkoran Angel Arrospide eta Xabier Dorronsoro, harri jasotzen Xabier Urteaga eta txingatan Ainize Lasa. 12:30ean, mosaikoa egingo dute eta 14:30ean, herri bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai daude Azurmendi harategian, Basakanan eta Intxaurpen. 17:30ean, Anje Duhalderen kontzertua izango da.