Kriket ikastaroa emango dute Urretxun, haur eta nerabeentzat
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak kriket ikastaroa antolatu du, bigarrengoz. 4 eta 18 urte bitarteko haurrei eta nerabeei zuzendua dago eta doan izango da. Urretxu Cricket Club taldeko jokalariek
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak kriket ikastaroa antolatu du, bigarrengoz. 4 eta 18 urte bitarteko haurrei eta nerabeei zuzendua dago eta doan izango da.
Urretxu Cricket Club taldeko jokalariek emango dute, Aste Santuko eskola oporraldian: apirilaren 3, 4, 5 eta 6an, lizeoko patioan. 2010 eta 2013 bitartean jaiotakoen saioak 11:00etatik 12:00etara izango dira, 2006 eta 2009 bitartean jaiotakoenak 12:00etatik 13:00etara eta 2000 eta 2005 bitartean jaiotakoenak 13:00etatik 14:00etara.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, honako helbide honetara idatzi behar dute: kriketurretxu@gmail.com.
Kriketa bateaz eta pilotaz jokatzen den kirol bat da. Hamaika jokalariko bi talde aritzen dira elkarren aurka, futbol zelai baten antzeko belargune batean.
Kirol hau Ingalaterran sortu zen, baina Indian eta Pakistanen du arrakasta gehien. Bi herrialde hauetan jende askok jokatzen du eta zelaietan ikusle asko elkartzen dira. Euskadin indarrez sartu da, komunitate pakistandarraren eskutik. Gipuzkoan zazpi klub daude.