Lazkaoko Dolores Irastortzak ehun urte bete ditu
Egun berezia du gaurkoa Dolores Irastortzak. Urteak bete ditu, ehungarren aldiz. Mendea bete duela ospatzeko, bisita ugari jaso ditu goizean zehar Lazkaoko bizilekuan. Tartean, Lazkaoko alkate Felix Urkolarena eta Olaberriko alkate Jokin Garmendiarena. Oroigarri bana oparitu diote, herrien izenean Bi herrietako lotura baitu Irastortzak: Olaberriko Urkiolazabal baserrian jaioa da, eta Elias Bereziarturekin ezkondutakoan joan zen Lazkaora bizi izatera.
Sasoiko dago, eta eguneroko etxeko lanetan segitzen du. Orobione jubilatu elkarteko bazkide ere bada, eta elkarteko kideek lore sorta bat eman diote.