Jose Inazio Aldasoro albaitari zena./Hitza
Atzo hil zen Jose Inazio Aldasoro Arrizabalaga albaitaria, 56 urterekin. Duela aste batzuk azaleratu zitzaion gaitz batek ekarri dio heriotza. Goierri guztian oso ezaguna zen, albaitaritza zerbitzua ematen herriz herri ibiltzen baitzen. Nekazari, abeltzain eta animalia zaleen artean zirrara eragin du
Aldasororen heriotzak, eta saminezko dolu-mezu ugari zabaldu dituzte sare sozialetan, egindako lana eskertzearekin batera.
Hileta elizkizuna bihar (osteguna) egingo diote, bizileku zuen Ormaiztegin, San Andres elizan 19:00etan.