Aritz Lasak Titinen aurka jokatuko du gaur Legazpin
Aritz Lasak pilotari urretxuarrak, Urruzolarekin, Titin III eta Gorrotxategiren aurka jokatuko du gaur Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Jaialdia 22:00etan hasiko da. Lehen partidan Legazpiko txapelketa herrikoia irabazi zutenek Urretxuko gaztetxearen txapelketa
Aritz Lasak pilotari urretxuarrak, Urruzolarekin, Titin III eta Gorrotxategiren aurka jokatuko du gaur Legazpiko Urbeltz pilotalekuan.
Jaialdia 22:00etan hasiko da. Lehen partidan Legazpiko txapelketa herrikoia irabazi zutenek Urretxuko gaztetxearen txapelketa herrikoia irabazi zutenen aurka jokatuko dute. Urretxuko txapelketa Babarro eta Aranburuk irabazi zuten.
Bigarren partida emakumezkoen artekoa izango da. Patri Espinar eta Arrate Bergarak Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko dute.
Hirugarren partida Lasarena izango da. Sarrerak Katilu, Oilarra eta Urbeltz tabernetan jarri dituzte salgai. Gauean 21:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, frontoian bertan. 7 euro balio dute, baina ikasleek eta langabetuek 5 euro ordainduko dute.
Lasak 2015eko abenduan utzi zion profesional izateari, baina pilotan jarraitzen jokatzen du. Upel enpresarekin aritzen da. Enpresa honekin Asier Olaizola, Pascual, Otxandorena, Mikel Goñi eta Olazabalek ere jokatzen dute, besteak beste. Udan jokatzen dute batez ere, Araba eta Nafarroako herri txikietan.