Gazte oporraldiak kirola eta abentura uztartuz
Urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Gazte Oporraldiak programan izena emateko epea irekita dago. Martxoaren 26a izango da azken eguna.
Gazte Oporraldiak 14 ...
Urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Gazte Oporraldiak programan izena emateko epea irekita dago. Martxoaren 26a izango da azken eguna.
Gazte Oporraldiak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat da. Kirola edo askotariko abenturak dituzte oporraldi guztiek oinarrian, etxetik kanpora, adin tarte anitzeko gazteekin elkarbizitzan sakontzeko.
Gazte Oporraldiak programaren barruan helmuga eta jarduera ezberdin askoren artean aukeratu daiteke. Txandak 3 adin tartetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte. Guztira, zazpi eta hamar edo hamabi egun bitarteko jarduerak dira, Euskal Herriko zein Espainiako leku ezberdinetan gauzatuko direnak: Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Avilan, Madrilen edo Menorcan, bes-teak beste.
Bi hizkuntza aukeran
Programan bi hizkuntza aukera daude: euskara eta gaztelania. Euskara aukeratzen den kasuetan, harreman guztiak hizkuntza horretan izango direla esan nahi du. Horregatik, parte hartzaileek gai izan behar dute harremanak euskaraz izateko. Gaztelania aukeratzen den kasuetan, jarduera guztiak hizkuntza horretan egingo dira, eta beste autonomia erkidego batzuetako gazteekin batera gauzatuko dira.
Ordaindu beharreko kuotak progresiboak dira, eta 2016ko errenta aitorpenaren araberakoak izango dira. Gehienez ere, 7 eguneko egonaldiagatik 165 euro ordaindu beharko dira. 10-12 eguneko egonaldiagatik, berriz, 228 euro. Tarifa bereziak ere badaude familia ugari edo behar bereziak dituzten horientzat. Izena gipuzkoangazte.eus webgunearen bitartez, edo Goierrin, Ordiziako zein Legazpiko Gazte Bulegoen bitartez egin daiteke.
Oporraldiak non
Euskal Herriko nahiz kanpoko helmugak daude aukeran.
- Navarredonda de Gredos (Avila). Abenturako ekintzak eta inguru naturaleko beste batzuk.
- Hondarribia (Gipuzkoa). Bi aukera daude Hondarribian. Batetik, piraguismoa eta paddle surf-ean hastapeneko ikastaroak. Bestetik, antzerkiaren inguruko animazio jarduerak.
- Gasteiz (Araba). Gazte Rock. Musika interesatzen zaien gazteentzat.
- Zarautz (Gipuzkoa). Surf-a.
- Las Dehesas (Madrid). Abentura eta natura.
- Jerte (Caceres). Abentura anitzak eta kirol jarduerak.
- Doneztebe (Nafarroa). Kirol abentura.
- Piles (Valentzia). Ur ekintzak.
- Son Bou (Menorca). Ur kirolak eta bisita kulturalak.
- Tragacete (Cuenca). Askotariko abenturak.
- Benicassim (Castellon). Uretako ekintzak.