Pho-Bo talde goierritarra, Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketako finalean
Entzuleen bozketan, bigarren postuan geratu dira Alain Ezeiza, Alain Lopez, Aitor Arostegi eta Dani Lerma. Apirilaren 27an jokatuko da finala, Bilboko Kafe Antzokian.
Goierriko Pho-Bo musika taldeak bete du ametsa: apirilaren 27an, Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskaintzea, Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketako finalean. Entzuleen botoei esker lortu du helburua; bigarren postuan gelditu dira goierritarrak, 1.113 botorekin. Azpeitia-Azkoitiko Silence taldea izan da lehenengoa, 1.379 boto eskuratuta.
Epaimahaiak aukeratutako beste hiru talde ere izango dira finalean: Hakima Flissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu.












