Rafa Ruedaren azken lana etzi, Santa Barbaran
Rafa Rueda musikari mungiarrak iazko udazkenean argitaratu zuen Hiri kristalezkoa diskoaren abestiak joko ditu igandean Urretxuko Santa Barbara aterpetxean, 18:00etan hasita. Hogei urteko ibilbidea du Ruedak musikaren munduan, eta 2003tik bakarkako lanekin ari da. Hainbat idazle eta bertsolariren hitzak musikatu ditu lan berrian.