‘Ez dok hiru’ antzezlana, bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan
Tartean antzerki taldeak Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa lana antzeztuko du bihar, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktore ezagunek euskal musikaren historian zehar
Tartean antzerki taldeak Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa lana antzeztuko du bihar, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktore ezagunek euskal musikaren historian zehar bidaiatuko dute, hiru musikarik lagunduta. Betiko moduan, umorea izango dute tresna nagusia.
Sarrerak 10 euroan jarri dituzte salgai, baina Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Gainera, 22:00etatik aurrera 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik ordainduko dute. Bestalde, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxearen eta Urretxuko Udalaren Facebooketan hiruna sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.
Biharkoa Urretxu eta Zumarragako udalen antzerki denboraldiko hirugarren saioa da. Uda heldu aurretik, beste bi emanaldi egongo dira. Maiatzaren 4an Teatro del Barrio taldeak España ingobernable lana antzeztuko du, eta ekainaren 1ean ¡Que jarte! taldeak, El curso de tu vida.