Goierriko Nekazal Kooperatiba berritua zabalik
Ordiziako Artzain Egunarekin batera, Goierriko Nekazal Kooperatiba berrituaren inaugurazio ofiziala egin zuten atzo. 1920an zabaldu zuten kooperatiba, eta hainbat belaunalditan eutsi diote Ordiziako dendari. Berrikuntza sakon baten ondoren, helburu berriekin lanean segitzeko asmoa agertu dute Ordiziako Euskalerria kalean dagoen egoitza, denda eta proiektuko arduradunek. Joxe Antonio Mujika kooperatibako kideak moztu zuen zinta irekiera ekitaldian, oroigarri bat ere eman zioten; erakunde publikoetako ordezkari ugari ere izan ziren ekitaldian.