Andoni Imaz: «Gazteei kontsumo azkarreko produktuak gustatzen zaizkie»
Andoni Imazek (Zumarraga, 1996) Next Station lehiaketan parte hartu du eta finalera heldu da. Bere lana hautatzen badute, serie bat egingo du EITBren webgunerako. Betidanik al duzu gustuko ikus-entzunezkoen mundua?
«Webserieak telesail txirotzat hartzen dira, baina gauzak aldatzen ari dira» «’Lasa eta Zabala’ pelikulako gidoia egin zuenarekin lan egin dugu»Finalera sailkatu zaretenak goi errendimenduko egoitza artistiko batean parte hartu duzue. Zer moduz joan da? Gure taldeko hiru lagun joan gara. Hiru egun pasa ditugu Bilbon, aurkeztu genuen ideiari forma ematen. Joanes Urkixorekin lan egin dugu. Lasa eta Zabala pelikulako gidoia berak idatzi zuen. Lehenengo kapituluko gidoia idatzi dugu eta finalera aurkeztu dugu. Datorren astean hautaketa lana egingo dute eta gure proiektua aukeratzen badute, bigarren egonaldi bat egingo dugu webserie osoa idazteko. Udan grabatuko dute eta udazkenean emango dute. Zuen burua irabazteko gai ikusten al duzue? Sareko hartzaile gehienak gaz-teak dira eta gure istorioko protagonistak gazteak dira. Gainera, gazteen errealitatea hurbiltasunez eta naturaltasunez landu dugu. Seriea sinesgarria eta umoretsua da. Webseriek indar handia al dute gazteen artean? Webserieak diru gutxirekin egindako telesailtzat hartzen dira, baina nazioartean gauzak aldatzen ari dira. Sarean jende asko dabil eta herrialde askotan diru asko inbertitzen dute sareko edukietan. Aurrekontu eta kalitate handiko webserieak daude. Hemen arazo bat dugu, ordea: inork ez du lortzen sarerako euskarazko produktu errentagarriak egitea. Hala, inor ez dago prest dirua jartzeko, bueltan etorri behar ez bazaio. Next Station lehiaketa irabazten duen seriea EITBren webgunean emango dute eta hori oso garrantzitsua da. EITBk dirua eta ardura ditu. Gazte euskaldunek kontsumitzen al dituzte euskarazko produktuak? Sarean mundu guztiko produktuak daude. Asko, aurrekontu altuekin egindakoak. Euskaraz egin eta kontsumitzen diren produktuak militantziagatik egin eta kontsumitzen direla uste dut. Hortik atera beharra dago. Eta guk egiten ez badugu, ez du inork egingo. Gazteei kontsumo azkarreko produktuak gustatzen zaizkie.