Bartzelonaren aurka jokatuko du Ampok igandean Altamiran
Errugbiko ohorezko dibisioko Heineken ligako hogeigarren jardunaldia jokatuko du Ampo Ordiziak igandean 12:00etan Altamiran. Liga erregularreko azken txanpan dira Marotias- eta Garmendiaren mutilak eta sailkapeneko laugarren tokia lortzeko aukerarekin gainera. Hori lortuko balute, final laurdenetako partidua Altamiran jokatuko lukete. Horretarako, Senor Independiente talde kantabriarrak, geratzen diren hiru partiduetatik bi galdu egin behar ditu eta Ampok berriz hirurak irabazi.
Sailkapeneko bosgarren tokian daude ordiziarrak, 57 punturekin, Bartzelonakoak baino hamahiru gehiagorekin. Teixonerakoak zazpigarren dira sailkapen nagusian, seigarrenetik zortzi puntura. Honek esan nahi du Bartzelonak play-offa jokatzeko aukera ez galtzeko aste honetan irabazi beharra duela. Joanekoan kataluniarrek irabazi zuten. Ampok ez zuen partidu ona jokatu eta irudi hobea eman nahi du itzulikoan. Animoa altu dago aldagelan.
Jokalariei dagokionez, Ampo Ordiziak taldean izango du erdiko melea, Juan Manuel Lescano, aurreko astean gaixo egoteagatik baja izan eta gero.