Urola eskubaloi taldea zapore gazi-gozoarekin itzuli da Lloret-etik
Urola eskubaloi taldeak Lloret de Mar-eko (Herrialde Katalanak) txapelketan parte hartu du Aste Santu honetan. Zumarraga eta Urretxuko eskubaloi taldeak bi urtean behin parte hartzen du nazioarteko txapelketa horretan eta
Urola eskubaloi taldeak Lloret de Mar-eko (Herrialde Katalanak) txapelketan parte hartu du Aste Santu honetan.
Zumarraga eta Urretxuko eskubaloi taldeak bi urtean behin parte hartzen du nazioarteko txapelketa horretan eta aurten bost talde eraman ditu: gazte mailako mutilak, kadete mailako neskak, kadete mailako mutilak (bi talde) eta haur mailako mutilak. 105 lagun joan ziren, bi autobusetan:?jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak eta senitartekoak.
Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte. Pablo Gereta haur mailako jokalariak kolpe bat hartu zuen eta giltzurrun bat pitzatu zuen. Ia bi aste pasa ditu Gironako Ospitalean eta atzo Donostiara ekarri zuten. Gaur eman diote alta.
Albiste onei dagokienez, nesken taldeak txapelketa irabazi zuen eta gazte mailako mutilen taldea bigarren sailkatu zen. Azken hauek balentria egin zuten, gainontzeko taldeetako jokalariak beraiek baino zaharragoak baitziren. Geretari joko garbiari dagokion saria eman zioten. Txango horren helburua klubeko jokalariek elkar ezagutzea eta lagunak egitea da. Gainera, taktika berriak ezagutzeko aukera ematen die.