Bidesaria ezartzeko erabakia legez kontrakoa dela ebatzi du auzitegiak, eta zigorra ezarri die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei.
Berria.eus:
Espainiako Merkantzia Garraioen Konfederaziak eta Garraiolari Elkarteen Espainiako Federazio Nazionalak (FENADISMER) eman dute jakitera albistea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoan, N-1 eta A-15 errepideetan kamioiei ezarritako bide sariak.
Auzitegiak aintzat hartu du 2017ko urtarrilaren 12an Espainiako Garraioaren Komite Nazionalak aurkeztu duen administrazioarekiko helegitea. Bidesaria “baztertzailea” dela eta Europako araudia urratzen duela dio epaiak.
Garraiolariek emandako argudioekin bat egin du Auzitegiak. “Zeharkako bazterketa” eragiten zuen bidesarien sistemak. Eta horrek Europako araudian indarrean dagoen diskriminazio ezaren printzipioa urratzen du, auzitegiaren arabera. Gipuzkoan abiapuntua edo helmuga duten bideiek eta gainerakoen tratu desberdina dutela ebatzi du.
FENADISMERek salatu zuenez, Espainiako bidesarien batazbesteko prezioaren oso gainetik jarri zuen ordainsariaren prezioa Gipuzkoako Diputazioak, eta gainera, errepideak ez ditu betetzen autobideen kalitate baldintzak. Elkarteak, salatu zuen bidaia luzeetako garraioa kaltetzen zuela bidesariak batik bat.
Auzitegiaren erabakiaren kontrako helegitea jartzeko aukera izango dute Gipuzkoako erakundeek, 30 eguneko epean. Auzitegi Gorenean aurkeztu beharko dute.
Erabakiak 7/2016 foru arauari eragingo dio. N-1 eta A-15 errepideen erabilera erregulatzen du arauak, Gipuzkoako lurraldean.
Aldundiak joan den urtarrilaren 9an jarri zuen indarrean
kamioientzako bidesaria.