
Lander Mujika errugbi jokalari ordiziarra, Ampo Ordiziaren partida batean. // Argazkia: Ainhoa Muriel
Lander Mujika errugbi jokalari gaztea Europako Errugbi Txapelketan parte hartzen ari da, Espainiako 20 urtez azpikoen selekzioarekin. Portugalgo Coimbra hirian ari dira jokatzen. Mujikaren taldeak Errusia kanporatu du final aurrekoetan,
30-0 irabazi eta gero. Bihar berriz, finala jokatuko dute Portugal etxeko taldearen kontra. Partida arratsaldeko 18:45ean hasiko da (Euskal Herriko ordutegian).