‘Lazkao Txikiren emariak: bertsoak, kontuak eta komeriak’
Lazkao Txikik bazuen dohain bat, beste askoren artean: txikiak eskuko artalera nola, ezpainetatik ateratzen zitzaizkion hitzari aho zabalik jendea edukitzeko gaitasuna. Mikel ...
Lazkao Txikik bazuen dohain bat, beste askoren artean: txikiak eskuko artalera nola, ezpainetatik ateratzen zitzaizkion hitzari aho zabalik jendea edukitzeko gaitasuna. Mikel Mendizabalek eta Iñaki Muruak hala eduki zituzten, Lazkaoko Gerriko Txokora inguratu ziren entzuleak. Lazkao Txikiren emariak: bertsoak, kontuak eta komeriak kontakizuna egin dute, Joxe Migel Iztueta hil zeneko 25. urteurreneko egitarauan. Lazkao Txikiren pasadizo, ateraldi eta nortasun-printza sorta bildu dute saioan.