Anbulategiaren parean egingo dute 19:00etan, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere protestak egingo dituzte
Errausketaren Aurkako Mugimenduak k
ontzentrazioak deitu ditu Gipuzkoako anbulategietan gaurko, 19:00tan, Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lemapean. Legazpin ere egingo dute.
Argia astekariaren webgunean Zero Zabor taldearen blogean argitaratutako
informazioak are gehiago kezkatu du Errausketaren Aurkako Mugimendua eta gaurkoa mobilizazio eguna izendatu dute. Informazio horren arabera, Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna.
Kontzentrazioak egingo diren beste herriak: Andoain, Donostia (Antiguo), Irura, Lasarte, Oiartzun, Tolosa, Villabona eta Zarautz dira. Goizean egingo dute Usurbilen eta 50 bat lagun elkartu dira anbulategiaren aurrean.