Gereziondo japoniarra da udal-egutegian, martxoko orrialdean, ageri den zuhaitza eta lehiaketan parte hartu duten legazpiarrek asmatu beharrekoa. Gereziondo hau Japoniako kulturaren ikur ezagunenetakoa da.
Urtean zehar gereziondoek hostoak besterik ez dituzte eta neguan galdu egiten dituzte hosto horiek. Udaberriarekin batera loratu egiten dira eta parkeek arrosa koloredun lainoez estalita daudela dirudite.
Zuhaitzak, gehienez, bost metroko altuera hartzen du eta zuhaitz adaburuak lau metroko diametro har ditzake. Bestalde, 0 azpitik 15 gradura arteko tenperatura jasan dezake eta, beraz, sarritan ikusi ahal da Euskal Herriko parkeetan.
Japoniarrek zuhaitz horren lorea miresten dute, besteak beste, samuraiek gudan isurtzen zituzten odol-tanten iruditzat dutelako. Samuraien ikurra da gereziondoaren lorea.