Kasinokoak nagusi elkarteen arteko mus txapelketan
Urtean zehar Zegamako lau elkartetan jokatzen dituzte mus txapelketak. Horietako irabazle eta finalisten artean, beste lehia bat egiten dute, Zegamako Elkarteen Arteko Mus Txapelketa. Pasa den larunbatean jokatu zuten Tartaloetxen, eta bertan, zortzi bikotek parte hartu zuten (elkarte bakoitzeko bina bikote). Kasino elkarteko Joxe Luis Azurmendi eta Koldo Otaegi izan dira irabazleak; txapeldun ordeak berriz, Amezti elkarteko Jabi Kollado eta Aitor Azurmendi.