Maddi Aiestaranek Bilbon jaso du saria.
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten Azkue literatura sariak banatu dituzte gaur Bilbon. 114 eta 17 urte bitartekoen maialan, Maddi Aiestaran beasaindarrak bi bigarren sari eskuratu ditu. Narrazio alorrean,
Ez lanarekin; eta olerkiaren alorrean,
Ausartuko naiz hitz sortarekin.
151 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaileek lanen sakontasuna nabarmendu dute. Horrez gain, gizarteak dituen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela azpimarratu dute.