Ostiralean Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa aurkeztuko dituzte
Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa ostiral honetan aurkeztuko dituzte, 19:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, aurkezpena Ederrena pilotalekuan izango da. Kilometroak 2018ren leloari jarraituz, Urretxu-Zumarraga ikastolak herriko
Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa ostiral honetan aurkeztuko dituzte, 19:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, aurkezpena Ederrena pilotalekuan izango da.
Kilometroak 2018ren leloari jarraituz, Urretxu-Zumarraga ikastolak herriko beste eragile batzuekin zubiak batu ditu sorkuntza lan hau egiteko. Musika Secundino Esnaola musika eskolakoek konposatu dute eta letra bertso eskolakoek idatzi dute. Kanta Uxue Kerejeta, Maddi Martin eta Sergio Ordoñezek abestu dute, musika eskolako abesbatzaren eta musikarien laguntzarekin.
Aurkezpenean kanta zuzenean abestuko dute, eta gainera, lehenengoz bideoklipa ikusteko aukera egongo da. Bideoklipa Iñigo Sbeltza zuzendari eta gidoilariak egin du.
Kanta eta bideoklipa aurkeztu aurretik, ikastolako ikasleek aurreko urteetako Kilometroetako kanten play-backa egingo dute. Ikuskizun horretan Legazpi, Bergara, Oñati eta Zarauzko ikastoletako ikasleek ere parte hartuko dute.