CAF-ek 150.000 euro ordaindu beharko dizkio amiantoagatik gaixotutako langile bati
CAF lantegiak 150.000 euroko kalteordaina eman beharko dio amiantoarekin lan egin eta gero, minbizia atzeman dioten langile bati. Hala erabaki du Donostiako auzitegiak, Asviamie elkarteak jarritako salaketari erantzunez.
Langileak 60 urte ditu, eta Gizarte Segurantzak 2017an onartu zion laneko gaixotasun izaera; erabateko ezintasuna ere aitortu zioten. Asviamie Amiantoaren Biktimen Elkarteak azaldu duenez, “amiantoa prebentzio neurririk gabe” erabili zuen, elkarteak berak nahiz Osalanek baieztatu ahal izan zutenaren arabera.
Segurtasun faltagatik duen “erantzukizuna” aitortzerako garaian, CAF enpresak “oztopo asko” jarri dituela salatu du Asviamiek. Era berean, amiantoak kaltetutako biktimentzako “konpentsazio funts bat” ezatzeko eskatu du beste behin ere.