Gizon bat hil da Legazpin bere traktoreak azpian hartuta
Gizon edadetu bat hil da gaur arratsaldean Legazpin bere etxe ondoko lur sailean lanean ari zela traktoreak azpian hartuta. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira gertakariaren lekura, baina ezin izan dute ezer egin. Legazpiko udaltzainek jakinarazi dutenez, 19:00ak aldera jaso dute istripuaren berri ematen zien deia.
Istripua Mirandaola baserrian gertatu da, Telleriarte auzoan. Zendutakoa 88 urteko L.O. da.