Legazpiko pentsiodunek elkarretaratzea egin ordez manifestazioa egingo dute astelehenean
Manifestazioa 12:00etan aterako da udaletxetik eta Legazpiar orori parte hartzeko deia egin diete
Legazpiko jubilatuek eta pentsiodunek astelehenero elkarretaratzeak egiten dituzte udaletxe aurrean. Datorren astelehenean, ordea, manifestazioa egingo dutela iragarri dute. Mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte legazpiar guztiak pentsioen %0,25eko igoeraren kontra protesta egiteko. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da udaletxetik.













