Urola triatloi taldeak Duatloi Txikia antolatu du larunbaterako
Plazaola Urola triatloi taldeak Duatloi Txikia antolatu du larunbaterako. 16:00etan hasiko da, Areizaga-Kalebarren plazan. Hiru taldetan parte hartuko dute: 2008-2009 urtean jaiotakoak, 2006-2007koak eta 2004-2005ekoak. Norberak bere bizikleta eraman beharko
Plazaola Urola triatloi taldeak Duatloi Txikia antolatu du larunbaterako. 16:00etan hasiko da, Areizaga-Kalebarren plazan. Hiru taldetan parte hartuko dute: 2008-2009 urtean jaiotakoak, 2006-2007koak eta 2004-2005ekoak. Norberak bere bizikleta eraman beharko du eta derrigorrezkoa da kaskoa jartzea. Izen-ematea doan izango da. Han bertan eman ahal izango dute izena.
Lehenengo korrika egingo dute, ondoren herriari buelta emango diote bizikletaz (trafiko gabe) eta bukatzeko berriro korrika egingo dute. Proba honen helburua haurrek duatloia ezagutzea eta ondo pasatzea da. Guztiei gonbita luzatu diete, bereziki neskei.