Duela 40 urte sortu zen Ordiziako nesken saskibaloi taldeari aitortza egin diote
Azatxo Topaketa Solidarioa egingo dute, eta 400dik gora haur elkartuko dituzte. Bildutako dirua Aspanogi elkarteari emango diote.
Ordizia Basoa Banaketa taldeak eta Universidad de Valladolidek Majori kiroldegian jokatu duten EBA Ligako partidaren atsedenaldian (70-69 irabazi du etxeko taldeak, Jon Villarrek azken segundoan sartutako hiruko bati esker), orain dela 40 urte sortu zen Ordiziako nesken saskibaloi taldeari aitortza egin diote. Aurrez, Ordiziako saskibaloi klubean ari diren eta aritu diren emakumezko jokalariek taldeko argazkia atera dute Majoriko harmailetan.
Karmele Etxeberria, Ascen Markinez, Marian Dominguez, Maite Lizaso, Marisabel Mediavilla, Elena Guerrero, Gemma Pagnon, Arantxa Goiburu, Ana Rosa Etxarri, Arrate Pagnon, Maixabel Usabiaga eta Amaia Mingo izan ziren lehen talde hartako jokalariak, eta entrenatzaileak, berriz, Juan Antonio Garate eta Roberto Sanz. Kantxa erdian taldeko argazkia atera dute 40 urte geroago bildutakoek, eta beste horrenbeste neskatoren eskutik opari bat ere jaso dute.
Asteburua betea du aurretik Ordiziako Saskibaloi Klubak. Bihar