Lazkao, eguzkipean mozorrotuta
Giro paregabearekin ospatzen ari dira lazkaotarrak mozorro eguna, San Prudentzio jaietako lehen asteburuko egunik handiena. Askotariko mozorroak ikus zitezkeen herriguneko kaleetan eguerdiko poteo garaian, JundaJo txarangaren doinuak lagun zituztela: piratak, pentsiodun txikiteroak, alargunak, saskibalo jokalari eta animatzaileak, hawaiarrak, sukaldariak, lapurrak, jamaikarrak, eskoziarrak, egiptoarrak, japoniarrak, mojak… Arratsaldean, Dantzateke, KPK disko-karaokea eta mozorroen sari banaketa izango dituzte, eta iluntzetik goizaldera arte musika aukera zabala, bai plazan zein txosnetan.
Gaur, mozorro eguna · 12:00. Mozorrotuen desfilearen hasiera, Jundajo txarangarekin. · 14:30. Mozorrotuen bazkaria, txosnetan. · 17:30. Dantzateke, Lazkao Txiki Plazan. · 18:30. KPK disko-karaokea, Hirigoien 4-6ko plazan. · 19:00. Mozorro lehiaketako sari banaketa, plazan. · 20:30. Unidad Alavesa taldea. · 23:00. Governors musika taldea. · 00:00. Zigor DJa, txosnetan. · 01:00. Liher musika taldea. Bihar, Igandea · 10:00. Ibilaldi neurtua jubilatuentzat, Orobione etxetik. · 10:00. 14. San Prudentzio artisau azoka, Hirigoien kalean. · 11:00. Lapke pilota elkarteko ikasleen erakustaldia. · 12:00. Dunbots txaranga. · 17:30. Eriz magoa, plazan. · 19:00. Xaiborren disko-festa.