
Gipuzkoako Futbol Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Loinatz futbol zelaian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nesken futbol selekzioen hiruko txapelketa jokatuko dute. Gaur izango da lehia, 18:00etan hasita.
Aurrena, Arabako eta Bizkaiko selekzioek jokatuko dute; segidan, 19:00etatik aurrera, lehen partidako galtzaileak Gipuzkoaren kontra jokatuko du; azkenik, 20:00etan, Gipuzkoaren eta lehen partidako irabazlearen artekoa jokatuko dute.
Ekitaldia, Goierri Gorri taldearen eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatu dute.