Amiantoarekin lan egitearen ondorioz hildako azken lau lankideak omenduko dituzte.
Amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko M.M.A., S.C.P., T.N.M. eta T.A.G. langileen heriotzaren aurrean, CAFeko Enpresa Batzordeak manifestazioa antolatu du ostiralean, 09:00etan CAFeko sarrera nagusitik abiatuta; Beasaingo kaleak zeharkatuko dituzte. Amaieran, omenaldi xume bat egingo dute amiantoaren monumentuan.
Enpresa Batzordearen esanetan, «Beasaingo lantegian dagoeneko 35 langile dira, beraien lanpostuetan amiantoa erabiltzearen ondorioz hildakoak eta beraien heriotza amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak». Honela, «gai honetan nahastuta dauden enpresen jarrera» salatu nahi dute, «gaixo edo hildakoengatik indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzen bai dituzte».
Era berean, «adminstrazioen jarrera itxia» ere salatu nahi dute: «Biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari eragozpenak jarri bai dizkiete urtez urte». Beraz, «borroka askoren ondoren eskaera hau errealitate bihurtzen ari dela badirudi ere, amiantoarekin kutsatutako biktimekiko errokonozimendua instituzioen aldetik, berandu datorrela» uste dute.