Jose Luis Elosegi mediku gabiriarra
Donostiako Ospitaleko eta Gipuzkoako Poliklinikako mediku-zirujaua den Jose Luis Elosegi gabiriarrak hitzaldia egingo du, gaur, Gabirian. Kultur etxean izango da, 17:30ean hasita. Ostegunean, bestetik, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek Herrigintzaz eta irrigintzaz hitz egingo du, gazteentzat eta helduentzat (18:00etan, kultur etxean). 19:00etan umeentzat ikuskizun bat egingo du. Gabiriako Udaberri Kulturaleko ekitaldiak dira biak.