Mus txapelketa, azoka eta sagardo dastaketa antolatu dituzte Eitzan
Eitza auzoko bizilagunak San Isidro jaiak prestatzen ari dira jada. Lehen ekitaldiak maiatzeko lehen asteburuan izango dira. Larunbatean mus txapelketa jokatuko dute eta igandean bigarren eskuko eta elkartruke azoka egongo
Eitza auzoko bizilagunak San Isidro jaiak prestatzen ari dira jada. Lehen ekitaldiak maiatzeko lehen asteburuan izango dira. Larunbatean mus txapelketa jokatuko dute eta igandean bigarren eskuko eta elkartruke azoka egongo da.
Mus txapelketa 15:00etan hasiko da. Lehenago, parte hartzaileen artean opariak zozkatuko dituzte. Gainera, lehen lau bikoteentzat sariak egongo dira. Irabazleek txapelak eta izen-ematearekin bildutako diruaren %40 jasoko dute, bigarrenek %30, hirugarrenek %20 eta laugarrenek %10.
Biharamunean, maiatzaren 6an, bigarren eskuko eta elkartruke azoka egongo da. 11:00etan irekiko da eta 14:00etan itxi. Nahi duten urretxuar eta zumarragar guztiek parte har dezakete. Horretarako, eitzakojaiak@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Eitza, Bordatxo eta Korta tabernetan ere izena eman daiteke. Azken eguna maiatzaren 2a da.
Bestalde, maiatzaren 8an sagardo dastaketa egingo dute Irrika elkartean. Dastaketa sagardotegiko menuarekin egingo dute. 19:00etan hasiko da eta Josema Azpeitiak eta Mikel Rodriguezek gidatuko dute. Tiketak Eitzako tabernetan jarri dituzte salgai, 10 eurotan.