Ordizia Rugby Elkarteak Santanderrera eta Bilbora joateko autobusak antolatu ditu
Ordizia Rugby Elkarteak autobusak antolatuko ditu maiatzean dauden bi hitzordu garrantzitsutarako. Batetik, maiatzaren 6an, Ampo Ordiziak ligako final laurdenetako partida jokatuko du Santanderren, Senor Independienteren kontra. Partidaren eguna zehaztu badute ere, ordutegia ez dute esan oraindik.
Bestetik, maiatzaren 11 eta 12an, Europako Errugbi Txapelketako finalak jokatuko dira Bilbon. Ostiralekoa arratsalde pasako plana izango da, eta nahikoa jende apuntatzen bada, mikrobusa jarriko luke klubak. Larunbatekoa berriz, egun osoko plana izango da, 11:00etan abiatuta. Partidaz gain, Bilbon sortuko den giroaz gozatu nahi dute. Bueltako autobusa 22:00etan abiatuko da.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, info@ordiziarugby.eus helbide elektronikora idatzi behar da.