‘Trans-formatzen’ dolumentalaren egileak
Hikiru taldeak
Trans-formatzen dokumentala aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Usurbe Antzokian II. Transzikloaren barruan. Garazi Zabaleta eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarrek eta Aitor Lanas iruindarrak osatutako lana da, eta transexualitatearen inguruko zalantzak eta iluntasunak argitzen laguntzeko sortu dute dokumentala.
Hezkuntzari begira sortutako materiala bada ere, jendarte osoarentzako dokumentala da, aniztasunean “guztiek transformatu” beharra daukatelako, “aniztasuna bere adiera guztietan onartzeko”. 40 minutuko dokumentalean testigantza ugari jaso dituzte, gertutik hainbat egoera ezagutzeko, eta gogoeta eta hausnarketa eragiteko. Ondorengoek hartu dute parte: Mikele Grandek eta bere gurasoek, Chrysalliseko Aingeru Mayorrek eta Edurne Kochek, Susana Asiain antropologoak, Erika Salvatierra sexologoak, Marijo eta Maddi Imazek, German Urteagak, Maria Amolategik eta Kai Etxanizek hartu dute parte.